Ismael Lejarreta eta Iñaki Azantzari omenaldia egin diete Marino Lejarreta klasikoan
Marino Lejarreta klasikoaren 7.edizioa ospatu da gaurkoan eta bertan, Ismael Lejarreta eta Iñaki Azantza omendu dituzte. Lasterketako irabazleak Martinez Jatetxea taldea eta Agerremedia izan dira.

Zazpigarren edizioa izan du gaurkoa Marino Lejarrea klasikak. Ordizian jokatzen den lasterketa da hau eta txirrindulari ugari gerturatzen dira bertara, horietako asko profesional ohiak. Hau hala izanik, festa ikaragarria izaten da txirrindularitza munduan, elkargune garrantzitsua baita haientzat eta jai egun ederra izaten baita. Aurten ere, txirrindulari ugari elkartu dira Ordizian boskoteak osatuta pedalak astintzeko prest.
Urtero-urtero omendu izan dute txirrindularitza munduari ekarpen handiak egindako kideak eta gaurkoan ere hala egin dute. Zazpigarren edizio honetan Ismael Lejarreta eta Iñaki Azantza omendu dituzte. Ismael Lejarreta 1980.urteko Ordiziako Klasikako irabazlea izan zen eta gaurkoan hori gogoratu nahi izan dute. Gainera, Marino Lejarretaren anaia da Ismael Lejarreta, eta ilusioz bizi izan dute omenaldiaren unea. Bestalde, Iñaki Azantza ere omendua izan da gaurkoan Ordizian, izan ere, Ordiziako Klasikak 100.urteurrena izan du aurtengoa eta honen inguruko historia jaso du liburu batean. Sari-banaketaren ondoren izan da omenaldia.
Lasterketa
11,7km-ko ibilbidea izan dute aurretik txirrindulariek. Hala ere, ibilbidea bi zatitan banatua egon da, lehenengoa Ordiziatik Alegirainoko bidea izan da. Hau trafikoa moztu aurretik egin dute. Behin hara iritsita, gutxienez taldean 4 txirrindulari zituzten taldeei irteteko baimena eman diete, Alegitik Ordizirainoko bidea egiteko. Aurtengoan, talde guztietako kideak iritsi dira Alegira baldintza hori beteta, beraz, guztiek egin ahal izan dute bigarren zatia. Ordiziako frontoi parea izan dute helmuga.
Marino Lejarreta Klasikoaren zazpigarren edizioko azkarrenak Martinez Jatetxea taldea, 16minutu eta 8segunduko denborarekin eta emakumezkoetan, Agerremedia, 20minutu eta 50segunduko denborarekin.
Sailkapena