‘Agurea, urpekaria eta itsasoa’ kale antzerkia ostiralean
Udazken kulturalaren barruan antolatutako saioa da. Bideluze plazan izango da, 19:00etan hasita.
Beasainen, Udazken kulturalaren egitarauaren barruan, haurrentzat kale antzerkia izango da ostiralean, hilak 27, Bideluze plazan, 19:00etatik aurrera. Hortzmuga teatroak, Agurea, urpekaria eta itsasoa antzezlana interpretatutako du. Obra honetan, elkar ezagutzen ez duten bi pertsona elkartuko ditu itsasoak, izenik gabeko leku batean. Zer esan ez dakitela, elkar laguntzen eta beren buruak erreskatatzen ikasiko dute. Ikasketa pertsonalean eta tolerantzian oinarritutako abentura bat da, familia osoarentzat eta umorez josia.