‘Jesusen berri ona’ liburua aurkeztuko dute bihar Lazkaon
Jose Antonio Pagola teologoak idatzitako liburua, eta 'Egunean eguneko Ebanjelioa' liburuxka aurkeztuko dituzte, beneditarren komentuan. Erosteko aukera ere izango da.
Jose Antonio Pagolak idatzitako Jesusen berri ona. San Markosi erantzunez. B urtea liburua argitaratu du Lazkaoko beneditarren Pax argitaletxeak. Bihar, osteguna, aurkeztuko dute herritarren aurrean, 18:30ean, Beneditarren komentuan. Dionisio Amundarain eta Koldo Katxo arduratuko dira azalpenez.
Bi libururen aurkezpena izango da, berez. Jesusen berri ona aurkezteaz gain, Egunean eguneko Ebanjelioa liburuxka ere eskuratzeko modua izango da. 2023-2024ko igande eta jaiegunetako ebanjelioa eta Pagolaren homilia ditu. Pagolaren liburua 10 euroan salduko dute, eta ebanjelio liburuxka 3,30 euroan.