Josefina Alperi Arenasek 100 urte bete ditu
Josefina Alperi Arenasek 100 urte bete zituen astelehenean eta beasaindar guztien izenean zoriondu zuen Leire Artola herriko alkateak.. Espainiarra jaiotzez, Santandertik etorri zen eta Beasainen bizi da azken urteotan. Arangoitiko egoiliarra da, zehazki. Alkateak bisita egin zion, eta oroigarri bat eta lore sorta bat oparitu zizkion herri osoaren izenean.