Gainzurikoen irteera jendetsua Urruñara
Gainzuri ikastetxeak euskara bultzatzea helburu duen guraso foro bat du. Larunbatean Urruñako (Lapurdi) Wow parkera joan ziren, Gainzuri-bizi eta Gainzuri-prest txapak jarrita. 100 bat lagun joan ziren, bi autobusetan.










