Liher Sarriegi ordiziarra deitu dute Espainiako 18 urtez azpiko errugbi selekziorako
Azaroaren 6tik 19ra Europako Txapelketa jokatuko du Espainiako 18 urtez azpiko errugbi selekzioak, Pragan.
Liher Sarriegi errugbilari ordiziarra deitu dute Espainiako 18 urtez azpiko hamabosteko errugbi selekzioarekin Europako Txapelketa jokatzeko. Atzo jakinarazi zuen Miguel Angel Puerta XV 18 urtez azpiko selekzionatzaileak zerrenda, eta tartean dago goierritarra.
Europako Txapelketa azaroaren 6tik 19ra jokatuko da, Pragan. 18 urtez azpiko taldearen lehen partida Txekiar Errepublikaren aurka izango da, azaroaren 11n, 17:30ean, Markéta zelaian.
𝗖𝗢𝗡𝗩𝗢𝗖𝗔𝗧𝗢𝗥𝗜𝗔 #LeonesM18 📌
— España Rugby (@ferugby) November 1, 2023
Los jugadores elegidos por @Miki_CRC previa al 𝐄𝐮𝐫𝐨𝐩𝐞𝐨 de Praga. #LoQueNosUne pic.twitter.com/wH0YZ0PnZN