Oin Arin dantza taldea Valentzian izan da

Ekainean Lazkaon jasotako bisita itzultzeko, Oin Arin dantza taldea Valentzian izan zen, aurreko asteburuan. Alcalans dantza taldearekin eta Alfarb herriko Colla Dolçaina i Tabal Honorats taldeekin egin dute elkartrukea. Ostiralean bidaiatu zuten Ribera herrira, eta zapatuan Llombai herrian dantza egin zuten. Igandean Montserrateko Udalak harrera ofiziala egin zien.

Lazkaoko Oin Arineko eta Alcalans taldeko dantzariak, asteburuan, Valentzian./Hitza