Gazte Festak ospatzen ari dira Lazkaon
Lazkaoko gazte asanblada Gazte Festak ospatzen ari da. Atzo euskal presoen eta iheslarien etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea egin zuten, taloak jateko aukera egon zen eta Set eta Desi ta Presirekin dantza egin zuten.
Gaur, poteo musikatua eta bazkaria egin dituzte. Arratsalderako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte: 17:00etan jolasak eta 19:00etan Elektrotxorongo taldea. 20:00etatik aurrera, kontzertuak: Sheldon’s Brothers beasaindarra, Eire eta Nafarroa 1512.












