Urretxuar eta zumarragarrak euskararen aurkako oldarraldia salatzeko manifestazioan
Gaur arratsaldean manifestazioa egin dute Bilbon, euskararen aurkako oldarraldia salatzeko. Manifestazioak Bilboko Kale Nagusia osorik bete du. 60.000 pertsona manifestatu dira, Ertzaintzaren arabera. Urretxuar eta zumarragar askok ere parte hartu dute. Autobus bat abiatu da bi herrietatik. Urretxuko Udalak diru-laguntza eman du.














