Mendiz eta abenturaz beteriko astea Ormaiztegin
30. Mendi eta Abentura astea. Astean zehar, euskarazko lau ikus-entzunezko eta lau mendizale gonbidatu. Asteburuan, medi ibilaldi herrikoia eta Gaztaina jana.
Asteartetik aurrera, mendi zaletuek aste borobila dute, Ormaiztegiko Kirol Elkarteko mendi sailak 30. Mendi eta Abentura Astea antolatu du, asteartetik igandera bitarte. Astean zehar, asteartetik ostiralera, lau ikus-entzunezko proiektatuko dituzte Gizarte etxean, laurak euskaraz izango dira eta 19:00etan emango dira. Gainera, egun bakoitzean mendizale bat izango da norberaren espedizioa kontatzen, horietako hiru goierritarrak dira.
Asteartean, Igone Mariezkurrena egongo da. Proiektatuko duten ikus-entzunezkoa Westfjords: Islandia ezezaguna bizikletaz izango da. Islandiako Wetsgjords eskualdea zirkulu polar artikotik 50 metrora dago. Gainera, Ring Road bide ezaguna ez omen da bertara heltzen, eta klima ere oso aldakorra da, bizikletaz igotzeko erroka handia da. Askorentzat, “Europako azken bazter basatia da”.
Asteazkenean, Zanskar, aztarna berrien bila proiektatuko dute, eta bertan izango da Joseba Iztueta (Gabiria). Zankar bailara Indiako Himalaian dago, granitozko dorre eta mendien artean eskaladarako irekitako harkaitz bide berrien eta lehen aldiz zapaldutako gailurren testigantzak ikusi ahal izango dira.
Ostegunean, Joxe Ramon Agirre Marron (Ataun) egongo da, eta Karakorum oinez eta hegaz proiektatuko dute. Agirrek hegan egitea du amets eta mendiko ibilaldi horietan Mattin Iñiguez Ormazabal batu zaio Baltoroko mendia; Trango dorreak, Broak peak eta K2 mendia bisitatzeko.
Azken proiekzioa, ostiralekoa, Bhagirathi 3 hego mendebaldeko ertza du izena eta Mikel Saez de Urabain (Ordizia) izango da bertan. Indiako Himalaiako Garwald eremuan, 6.454 metrora dagoen gailurreraino egindako Bhagirati 3 ra espedizioko lekukotzak azalduko ditu.
Asteko azkena, txangoa
Igandean, Espainola mendiko bira egingo dute 09:00etan plazatik abiatuta. Mendi ibilaldiaren bidea honakoa izango da: Udaletxea-Arandia-Urbizu-Zelandieta-Espainola-Lierni-plaza. Arratsaldean, 18:30ean, Gaztaina janarekin amaituko dute eguna eliz atarian.