Herri kirolekin goxatu dute arratsaldea aramarrek San Martin festetan
Herriko haurrak eta gaztetxoak aritu dira lehian pilotalekuan, goizean tokan jokatu eta gero. Festak gauean du jarraipena, eta bihar amaituko da, egun osoko egitarauaren ondoren.
San Martin festetan daude murgilduta Araman asteazkenetik, eta bihar arte izango dute zertaz gozatu oraindik. Gaur goizean tokan jokatu dute, eta arratsaldea, herri kirol jokoekin goxatu dute aramar txikiek eta gazteek. Aurtengo toka irabazleak Kattin Mujika, Aloña Urretabizkaia eta Asier Muñagorri izan dira.
Festak segida izango du gauean poteo musikatuaren ondoren egingo den herri afariarekin eta Muxutruk taldearen dantza saioarekin, eta bihar iluntzean amaituko dira, egun osoko egitarauaren ondoren.
Azaroak 12, igandea
12:00/16:00. Puzgarriak.
12:30. Txakolin dastaketa.
19:00. Patata tortilla lehiaketa.
20:00. Azken mokadua plazan.
21:00. Jai amaierako suak.