Aurtzaka dantza taldeko kideek tokiko kultur ondarearen lagin bat taularatu dute Biarritzen. Argazkiak, albistean.
Igartzako ezpata-dantza dantzatu zuten. // Aurtzaka
Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldeak urteko agendarekin jarraitzen du. Igande honetan, Biarritzen, laborantza herrikoia eta iraunkorra sustatzeko helburuz ospatu zen Lurrama azokan izan ziren taldeko dantzariak. Goierriko dantzak eskaini zituzten nagusiki. Igartzako Dantzak (ezpata dantza, brokelena, uztaiena eta zumitzena) erakutsi zituzten lehenbizi. Bigarren atalean, berriz, sokadantza sail bat (Beasaingo San Joan Bezperako sokadantza, tartean), fandangoa, arin-arina eta “Molinatxo” habanera. Horiek guztiak taldeko musikariekin batera.
Jarraian, Aurtzakakoen erakustaldiaren lagin bat, argazkietan: