Ane Mintegi garaipenarekin itzuli da Greziatik
Tenislari idiazabaldarrak 25k Heraklion txapelketa irabazi du asteburuan.
Ane Mintegi tenislari idiazabaldarrak 25K Heraklion txapelketa greziarra irabazi du. Atzo jokatu zuen finala, Cristina Dinu errumaniarraren aurka. Bi setetan menderatu zuen: 6-2 eta 6-3. Are, Mintegik txapelketa osoan ez du set bakar bat ere galdu.