Euskal oilasko festa egin du Orkatz abesbatzak Zegaman
Datorren asteazkenean ospatuko den Santa Zezilia eguna girotzeko aitzakian antolatu du lehenengoz, aurten, Euskal oilasko festa Zegamako Orkatz abesbatzak. Herriko plazan 80 bat oilasko erre zituzten larunbatean. Iñaki Olarte Orkatz abesbatzako zuzendariak adierazi duenez, giro onean egin zuten ekimena, nahiz eta aitortu “uste baino giro gutxiago” egon zela kalean. “Ez genituen oilaskoa jateko mahaiak jarri plazan eta asko oilaskoak erosi eta elkarteetan bildu ziren”, esan du.