Iztuetako jogurta Euskal Herriko onentzat izendatu dute
Tolosan azaro hasieran ospatutako Esneki jardunaldietan lehen saria lortu zuen. Mutiloako Beñat Telleriak behi gazta onduetan 3. saria jaso zuen.
Lazkaomendiko Iztueta esnetegiko jogurtak Euskal Herriko jogurt onenaren saria jaso du. Tolosan, azaroaren 3an eta 4an ospatutako Esneki Euskal Herriko Gazta eta Esneki Azokan egin zituzten hainbat lehiaketa, eta jogurtaren atalean lehenengo saria eman diote Iztuetari. Hain zuzen, ‘jogurt krematsua’ motarekin lortu du saria. Bigarren Txikiñena etxea eta hirugarren Soloitza geratu dira.
Azoka berean, Goierrira beste sari bat ere etorri zen. Mutiloako Telleria Gaztak etxeko behi-gazta onduen atalean 3. saria lortu zuen, Beñat Telleriak egindako Telleria ondua gaztarekin.