Zumarragako haur eta nerabeen udal kontseiluaren eratu dute
Gaur goizean ikasturte honetako Zumarragako haurren eta nerabeen udal kontseiluaren hasierako bilkura egin dute.
Udal kontseiluan 5. eta 6. mailako haurrek parte hartzen dute. Ikasturte honetako udal kontseilua La Salle-Legazpi ikastetxeko Ibai Ruiz, Elene Ontxaisto, Uxue Garces, Eleder Bilbao, Eick Ning Calvo eta Maren Vegasek; Gainzuriko Leire Ruiz, Sara Qourchi, Ekaitz Iribecampos, Rimas Benakba, Unax Hurtado eta Nil Iturbek eta Urretxu-Zumarraga ikastolako Sami Reghif, Nora Garrido, Joanes Jimenez, Maialen Elortza, Alaia Zubia eta Euken Rodriguezek osatzen dute. Guztiak boluntarioak dira.
Udaletxean elkartu dira eta areto nagusian eseri dira, Mikel Serrano alkatearekin, Nerea Errasti zinegotziarekin eta Aingere Gomez kontseiluaren dinamizatzailearekin batera. Serranok eta Errastik ongi etorria eman diete.
Ondoren, kultur etxean lehen bilera egin dute. Elkar ezagutu zuten eta ikasturtean zehar zeri buruz jardungo duten erabaki dute. Beraien proposamenak udalari aurkeztuko dizkiete eta honek aztertu egingo ditu.