Trafiko mozketa CAFeko atariaren eraisketa lanengatik
Asteartean 15:00etan itxiko dute errepidea, azaroaren 24ko iluntzera arte. Autobus zerbitzuan ere eragina izango du.
CAF lantegiko atariaren eraispen lanak direla-eta, J.M. Iturriotz kalea, Gipuzkoa plazako zubitik, Ezkiaga etorbidera arte, itxita egongo da. Eraispen lanak, arratsaldean egingo dituzte, eta 15:00etatik aurrera moztuko dute trafikoa. Ordiziatik datorren ibilgailuen trafikoa Juan XXIII.a kaletik desbideratuko da eta Ordiziarantz doana Lazkaibar auzotik. Azaroaren 24ko iluntzera arte egongo da itxita. Autobus zerbitzuan ere eragina izango du, hala, Ordiziara joateko azken autobus geltokia Malkaskokoa izango da.