Ziklo-kroseko teknifikazio saioa egin dute Ormaiztegin
Gipuzkoako ehun txirrindulari gaztetxo inguru elkartu dira, eta Gorka eta Ion Izagirre anaia txirrindulariek ere parte hartu dute jardunaldian.
Gipuzkoako ehun bat txirrindulari gaztetxok –benjamin alebin eta infantil mailakoak– parte hartu zuten atzo Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak elkarteak, Gipuzkoako txirrindu eskolek eta Gipuzkoako Federazioak antolatutako ziklo-kroseko teknifikazio jardunaldia.
Gorka eta Ion Izagirre anaiak ere parte hartu zuten, aholkuak gaztetxoei emanez. Ormaiztegin prestatutako zirkuitu batean aritu ziren zenbait teknika ikasten: oztopoak gainditze n, kontroletan txirrindua aldatu eta irteten, bihurguneak hartzeko teknikak ikasten, eta multzo handietan lehiatzen belardiak eta asfaltoa tartekatuz, besteak beste.
Argazkiak: Angel Elortza