Nekane Berriotxoak 'Zaintza eredua eta emakume pentsionistak' hitzaldia egingo du bihar
Udaletxeko batzar areto nagusian izango da, 18:00etan. Oneka euskal emakume pentsiodunen plataformako kidea da.
Nekane Berriotxoa urretxuarrak ‘Zaintza eredua eta emakume pentsionistak’ hitzaldia egingo du bihar, Legorretako udaletxeko areto nagusian, 18:00etan. Irakasle izan zen Zumarragan eta Villabonan. Militante feminista da, eta Oneka euskal emakume pentsiodunen plataformako kidea. 2018an sortu zuten Oneka plataforma, euskal emakume pentsiodunen errealitatea ikusarazteko eta pentsio arrakala, bazterkeria edota indarkeria bezalako gaiak lantzeko.