Ordizia eta Legorreta arteko N-1eko zatia itxiko dute ostegun gauean
Donostiako noranzkoan moztuko dute errepidea artapen lanak egiteko, N-1eko 424 aldean, osteguneko 23:00etatik ostiraleko 6:00etara.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, N-1eko Ordizia eta Legorreta arteko zatia itxiko dute ostegun gauean, Donostiako noranzkoan, artapen lanak egiteko. N-1eko 424 aldean egingo dituzte lanak, eta hori dela eta, errepidea moztuko dute, “meteorologiak ahalbidetzen badu”.
Osteguneko 23:00etatik ostiraleko 6:00etara egongo da itxita. Donostiako noranzkoan Ordizia eta Legorreta arteko zatia erabiliko duten ibilgailuak Ordiziako irteeratik atera beharko dira, GI-2131 errepidetik Legorretara joan eta bertatik N1-era irten ahal izateko.