Muareren kontzertua bertan behera gelditu da
KaleGorrian elkarteak, hainbat eragileren laguntzarekin, Keixpe musika zikloa antolatu du urte amaiera honetarako. Muare bihar (asteazkena) Antioko interpretazio zentroan jotzekoa zen, baina kontzertua bertan behera gelditu da.
Abenduaren 20an Ekhi Lambertek Urretxuko udaletxeko portaloian kontzertua egingo du eta abenduaren 27an Kadirak Antioko interpretazio zentroan.
Kontzertu bereziak izango dira. Irrati bidezko kontzertu-elkarrizketa baten modukoak izango dira. Audioa grabatu egingo da eta ondoren podcast gisa argitaratuko dira KKinzona irratiaren eta Badok atariaren bitartez.