Familia komunikazioari buruzko hitzaldia egingo dute Ezkion
Treba Gurasoak egitasmoaren baitan, Komunikazioa familian izeneko hitzaldia antolatu dute datorren azaroaren 29an Ezkioko udaletxean, 18:00etan hasita.
Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko gakoak eskainiko dituzte bertan. Ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Informazio gehiagorako 943 72 13 03ra deitu edo udala@ezkio.eus helbidera idatzi daiteke.