Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du CAFeko lehendakari Andres Arizkorretak
Lurraldeko «garapen ekonomiko, teknologiko eta sozialari» egindako ekarpenagatik emango dio Aldundiak domina. Urtarrilaren 12an egingo dute ekitaldia.
Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Foru Aldundiak CAF enpresako presidente Andres Arizkorreta Garciari, lurraldeko «garapen ekonomiko, teknologiko eta sozialari» egindako ekarpenagatik. Datorren urtarrilaren 12an egingo da ekitaldia.
Foru erakundeak, lurralde historikoaren bereizgarri nagusia ematearekin bat, Arizkorretaren ibilbide pertsonal eta profesionalari aitortza egingo dio, Gipuzkoaren baliorik onenak eta, aldi berean, enpresa-sareak «ongizateari eta gizarte-kohesioari» egiten dion «ezinbesteko» ekarpena ordezkatzen dituelako.