Haurren eta gurasoen hizkuntza ohiturak, Kike Amonarrizen eskutik
Kike Amonarrizek hitzaldia egingo du bihar Ugaro ikastetxean, 18:30ean. Erreferentzia kulturalez, arau sozialez edota ikaskuntza prozesuez ariko da.
Kike Amonarrizek haurren eta gurasoen hizkuntza ohituren inguruko hitzaldia egingo du bihar, Legorretako Ugaro ikastetxean. 18:30ean hasiko da. ‘Haurren Aurrean Helduok Heldu’ egitasmoaren harirako ekintza da, Elegunea euskara elkarteak hezkuntza komunitatearekin elkarlanean antolatuta.
Haurren hizkuntza ikaskuntza prozesuez, horiek errazteko eta indartzeko gakoez eta haurrek hizkuntzekin batera barneratzen dutenaz ariko da, besteak beste, erreferentzia kulturalez edota arau sozialez. ‘Haurren Aurrean Helduok Heldu’ ekimenak bi helburu ditu: helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera aktibatzea, eta helduen hizkuntza ohiturek umeengan duten eraginaren kontzientzia piztea.