Mendi eta abentura aste arrakastatsua Ormaiztegin
Azaroaren 14tik 19ra bitartean 30. Mendi eta abentura astea ospatu zen Ormaiztegin. Asteartetik ostiralera bete egin ziren Gizarte etxeko areto nagusian eskainitako ikus-entzunekoak; hizlari izan ziren Igone Mariezkurrena kazetari eta abenturazalea, Joseba Iztueta eskalatzaile goierritarra, Joxe Ramon Agirre Marron mendizalea eta Mikel Sáez De Urabain eskalatzailea.
Igandeko mendi ibilaldian ere lagun talde ederra elkartu zen goiz pasa egitera, eta, astea behar bezala amaitzeko, guraso elkarteak antolatutako gaztaina jana jendetsu eta beroa izan zen. Mendi astearen antolaketan Ormaiztegiko kirol elkarteko mendi saila, Sorgintxulo arrokadromoa eta Guraso elkartea aritu dira aurten, udalak lagunduta.
Argazkiak: Ormaiztegiko Udala eta Edurne Blanco.