'Pituxa ClowntuKontari' antzezlana izango da bihar Herri Antzokian
17:00etan izango da. Doakoa da eta 4 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Kantuak, kontuak eta ipuinak uztartzen ditu.
Pituxa pailazoaren Pituxa Clowntu Kontari antzezlana izango da bihar Ordiziako Herri Antzokian, Hitzaro Euskara Elkarteak antolatuta. 17:00etan hasiko da. Sarrera doako da eta 4 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Pituxa ipuinak kontatzera joango da Herri Antzokira, baina poza zapuztuko zaio ipuinak kontatzen ez dakiela gogoratzen duenean. Berarekin duen maleta handia eta publikoaren laguntzarekin egingo du aurrera. Ipuinak, kontuak eta kantuak uztartuko ditu.