Ataungo laukote bat saritu dute Zarautzen, bideo sormen lehiaketan
Arnasetik lehiaketan, DBH 3-4 mailako saria jaso dute Joane Contrerasek, June Imazek, Ihare Gorostizuk eta Aiora Jauregik.

Ataungo lau ikasleren talde batek Arnasetik II. Bideo-sormen lehiaketan saria jaso du. Atzo egin ziren Zarauzko (Gipuzkoa) Modelo aretoan finala eta sari banaketa. DBH 3-4 kategorian, Joane Contreras, June Imaz, Ihare Gorostizu eta Aiora Jauregi saritu ditu epaimahaiak, New Yorketik Euskal Herrira lanarengatik.