Urrezko Arrautza saria jaso du Esteban Atxak
Donostian ospatutako Aviforum puesta kongresuan bizitza osoko ibilbidearen aitortza egin diote. Zaldibian egoitzan duen Euskaber kooperatibaren sortzailea da zegamarra.
Esteban Atxa Calvo zegamarrari Urrezko Arrautza saria eman diote bizitza osoan arrautzen inguruan egindako lanari aitortza eginez.
Bi eguneko kongresua egin du Aviforum Puestak Donostian, sektoreari buruzko hainbat hitzaldi eta solasaldi antolatuz.
Kongresua Atxaren hitzaldi batekin amaitu zen atzo, eta segidan saria jaso zuten Esteban Atxa eta Pili Elortza senar-emazteek. Zaldibian egoitzan duen Euskaber kooperatibaren sortzailea da zegamarra.