Irimotik Pirinioetara, Carlos Mediavillaren eskutik
Urretxun eta Zumarragan argazkilari bikainak daude eta horietako bat Carlos Mediavilla urretxuarra da. Oraingoan Irimotik ateratako argazki bat igo du Urretxu eta Zumarragako Facebook-era. Urtarrilaren 7an atera zuen. Zerua garbi zegoen eta horri esker Pirinioak primeran ikusten dira, baina lainoak haranak estaltzen zituen eta Irimotik Pirinioetara dauden mendiek irlak eta lurmuturrak dirudite.













