Adrian Pajares eta Amaia Leunda lazkaotarrak garaile Beasaingo herri lasterketan
Lasterketa mistoan Maider eta Asier Unanue lehengusu aramarrak nagusitu dira.
Gaur arratsaldean Beasaingo herri lasterketa eta lasterketa mistoa egin dituzte. Bealak taldeak antolatu ditu, hamalaugarrenez. Bakarkako lasterketan, gizonezkoen artean, Adrian Pajares Dominguez lazkaotarra nagusitu da. Bigarren postuan Igeldoko Aitor Etxeberria Mujika sailkatu da eta hirugarrenean Ander Gerrikaetxeberria San Anton zornotzarra. Hurrengo sailkatuak ere goierritarrak izan dira: Koldo Galarreta Torres beasaindarra, Aritz Mendizabal Iturriotz ordiziarra, Jon de la Cuesta Barrutia beasaindarra, Aritz Gonzalez Guridi beasaindarra, Jon Ander Mujika Mendia beasaindarra, Jon Garmendia Aroztegi beasaindarra eta Iraitz Lincango Velazquez beasaindarra.
Emakumezkoei dagokienez, lehenengoa Amaia Leunda Prieto lazkaotarra izan da. Bigarren postuan Maria Ezpeleta Ibarbia beasaindarra sailkatu da eta hirugarrenean Garazi Aranburu Llorens beasaindarra. Ainhoa Larrea Jauregi beasaindarra seigarren postuan sailkatu da.
Lasterketa mistoari dagokionez, Maider eta Asier Unanue Aranburu anai-arreba aramarrak nagusitu dira. Bigarren postuan Maite Beregaña Ibero eta Carlos Gerendain Telletxea nafarrak sailkatu dira eta hirugarrenean Julen Exposito Arrizabalaga mutrikuarra eta Nora Etxeberria Galarraga azpeitiarra. Maite Perez Azurmendi eta Endika de las Heras Fernandez beasaindarrak zazpigarren postuan sailkatu dira eta Unai Arratibel Lapizondo eta Ane Urteaga Armendariz ordiziarrak zortzigarrenean.