Josu Sarasola eta Irati Lakuntza nagusitu dira Ordizia Urpekoak Sarian
Ordizia Urpekoak Sariaren 11. edizioa jokatu da gaur Majori kiroldegian. Ordizia KEU taldeko urpekariek lan bikaina egin dute. Gizonezkoetan, Josu Sarasola Mujika (Ordizia KEU) nagusitu da. Bigarren postuan Josu Goia Sarasola (Ordizia KEU) sailkatu da eta hirugarrenean Jose Manuel Santano Perez (Red Mar Top-Ten). Laugarren postuan Odei Rodriguez Sanchez (Ordizia KEU) sailkatu da.
Emakumezkoei dagokienez, Irati Lakuntza Elizalde (Igarondo Urpekoak) nagusitu da. Bigarren postuan Ane Gonzalez Fernandes (Ordizia KEU) sailkatu da eta hirugarrenean Laura Lauge Domenech (CE Mediterrani).
Hegatsak erabiliz egiten den lehiaketa honetako aurtengo edizioan hamalau taldek parte hartu dute: Hego Euskal Herriko bostek (Getxo, Iruñea, Ordizia, Tafalla eta Tolosa), Herrialde Katalanetako beste bostek, Espainiako hiruk eta Okzitaniako batek. 240 igerilari inguruk, guztira.