Ampo Ordiziak Santboiana hartu du mendean
Liga erregularreko atzeratutako partida izan da Ordiziaren eta Kataluniako taldearen artekoa. 44-38 nagusitu zaio Altamiran Santboianari.
Urteari bestelako itxura batekin eman dio Ampo Ordiziak. Liga erregularreko atzeratutako partida jokatu zuten atzo Ordiziak eta Santboianak, eta etxeko taldea nagusitu zen (44-38), partida ikusgarri batean. Partida honetako puntuak pilatuta, Ampo Ordiziak 9. postuan bukatu du liga erregularra, 18 punturekin.
Argazkiak: Carlos Mediavilla














