Bi kamioiren arteko istripua izan da N-1 errepidean
Itsasondo eta Ordizia artean izan da istripua, eta errepidea erabat itxita dago oraingoz Gasteiz aldera.
Istripuaren irudia. Bi kamioiren arteko istripua izan da gaur eguerdian Itsasondo eta Ordizia artean, eta N-1 errepidea erabat itxita dago Gasteizko noranzkoan. Auto ilarak Ikaztegietara iristen dira une honetan (14:45), eta errepide zaharrera sartzeko Legorretako irteeran ere pilaketak sortzen ari dira. Bi gidariak ospitalera eraman behar izan dituzte.













