Dani Maiorak eta Oier Alustizak irabazi dute Mutiloako mus kanporaketara
Ostiral iluntzean jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketako Mutiloako kanporaketa Txerri Gorri elkartean. Guztira 12 bikotek hartu zuten parte. Dani Maiora eta Oier Alustiza izan ziren irabazleak. Beraiek izango dira Iruran jokatuko den Gipuzkoako herrialdeko kanporaketan Mutiloako ordezkariak.
Gainerakoan, Mutiloako kanporaketan bigarren egin zuten Joseba Zabaleta (Agitta) eta Axier Agirre (Bekoetxe) bikoteak; eta hirugarren Alfredok eta Ioritzek. Azken hauek ordezkoak izango dira Gipuzkoako kanporaketan. Irabazleek Mutiloako Udalak eskainitako arkume bat eta ondutako bi ardo botila jaso zituzten. Bigarrenak, aldiz, Ostatu tabernak oparitutako bi asterako eguneko menua.