'Vidas pasadas' filma Goieniz zine-klubean
Goieniz zine-klubaren programazioaren barruan, Vidas pasadas filma izango da ikusgai bihar, otsailak 6, Beasaingo Usurbe antzokian, 20:15ean.
Celine Song-ek zuzendutako filma honetan Nora eta Hae Song umetako lagunen istorioa kontatzen du. Hego korearrak jatorriz, Norak eta haren familiak Kanadara migratu behar izan zituen haurrak 10 urte zituela, eta denbora asko igarota, New Yorken egingo dute topo atzera.