Zaldibiako hiru muslari bikote sailkatu dira Gipuzkoako finalerako
Zaldibiako hiru bikote sailkatu dira Gipuzkoako Mus Txapelketaren finalerako. Denera hogei bikotek parte hartu zuten joan den ostiralean Zubi-Buru elkartean jokatu zen kanporaketan, eta irabazleak Jexus Mari Jauregi Altzo Txiki eta Joxi Etxeberria izan ziren, finalean Asier Lukeri eta Unai Zeberiori irabazita. Ekaitz Arrutik eta Ugaitz Etxeberriak osatzen dute hirugarren bikotea.