Legazpiko inauteriei agurra dantzan
Lintx erreta, amaitu dira Legazpiko inauteriak. Sustraiak dantza taldeak eman die amaiera inauteriei doinu alaiekin dantzan jartzen kaleak, Trapalata txarangaren laguntzarekin.
Goierrin toki askotan ospatzen dituzten arren inauteriak, Legazpikoek bereziak dira. Lintx-en figura, kaleko dantzak, mozorro ugari… herrian ospatzen dituzte legazpiarrek inauteriak.
Ostegun gizenean eman zieten hasiera inauteriei, hala ere, ostiralera arte ez zaie eman hasiera ofiziala. Lintx eta Katamaloen etorrerarekin emango zaie hasiera ofiziala Legazpiko Inauteriei ostiralean, otsailaren 9an, arratsaldeko 17:00etan. Ondoren, larunbatean, Legazpiko gazteek bete zituzten herriko kaleak eta gaurkoan, Sustraiak dantza taldeak eman die amaiera inaueriei, ohiko moduan.
Kaleak alaituz pasa dute arratsaldea, dantza desberdinak eginez dantza taldeko haur zein helduak. Trapalata txarangak jarri die soinu banda aurtengo inauteriei, ostiralean zein igandean haiek ibili dira kaleak asintzen Legazpin. Gaurkoan ere hala egin dute. Arratsaldeko 17:30etan abiatu dira dantzariak eta 19:00ak bitarte herrian zehar ibili dira dantzan. Amaitzeko, Lintx erre dute legazpiarrek eta hala, agur esan diete aurtengo inauteriei, azken dantzak eskainiz.