Euskarazko adimen artifizialari buruzko saioa Lazkaon
Datorren asteazkenean, hilak 14, 18:30ean, Makinei hizketan: Euskarazko adimen artifiziala hizketaldia egingo dute Lazkaoko Gerriko Txokoan, Berriketan solasaldi zikloaren barruan. Hizlariak Xabier Arregi eta Olatz Perez de Viñaspre izango dira, EHUko Informatika fakultateko irakasleak eta HITZ zentroko kideak.