Junior Trailerako boluntarioek izena eman dezakete jada
Zegama-Aizkorri probaren baitan, maiatzaren 26an jokatuko den Junior Trail lasterketarako boluntario bila dabiltza Zegaman. 2006 eta 2009 urte artean (biak barne) jaiotako gazteei egin diete deialdia. Interesa duten gazte zegamarrek Gaztelekuan eman dezakete boluntario gisa aritzeko izena. Izena emateko azken eguna otsailaren 24a izango da.