Korrika antolatzeko bilera deialdia egin dute asteazkenerako, Ezkion
Jakina denez, martxoaren 14tik 24ra egingo da aurten 23. Korrika. Irunen hasi eta Baionan amaituko da euskararen aldeko lasterketa, eta tartean, Goierriko hainbat herri ere zeharkatuko ditu, martxoaren 23an. Hain zuzen, Korrikaren etorrera eta aurretiko ekintzak antolatzeko bilera deitu du Ezkioko Korrika batzordeak asteazkenerako. 17:30ean egin dute hitzordua, udaletxean.