Suteen prebentzioaren inguruko hitzaldia, Su Eskolako Iñigo Aldasororekin
Asteazkenean izango da, 18:00etan, Aramako Iriarte aretoan. "Tximiniak eragindako suteak sorturiko kezkagatik" antolatu dute.
Iñigo Aldasoro, hondoan, Su Eskolaren 10. urteurrenean, azalpenak ematen.Ariane Vierbücher Aramako Udalak etxeko eta tximinietako suteen prebentzioaren inguruko hitzaldia antolatu du asteazkenerako. 18:00etan izango da, Iriarte Aretoan. Iñigo Aldasoro Ordiziako Su Eskolako arduraduna izango da hizlaria. Udalak azaldu duenez, “azken aldian etxeetan tximiniak eragindako suteak sorturiko kezka ikusita” erabaki dute hitzaldia antolatzea.













