Urrupek martxoaren 7an estreinatuko du antzezlan berria
Urrup antzerki taldeko kideak joan den uztailean Ordiziako Herri Antzokian egin zuten antzezlanaren ondoren. Ordiziako Urrup antzerki taldeak martxoaren 7an estreinatuko du antzezlan berria: El parto. Herri Antzokian izango da emanaldia, 20:30ean, Kimetz emakumeen elkarteak Emakumeen Egunaren harira antolatutako programazioaren barruan. Ana Martinez da obraren egilea, eta Rosa Rojok egin ditu zuzendari lanak beste behin.













