‘Bizkarsoro’ filmaren emanaldia eta solasa izango dira Ataunen
Manex Fusch aktorea joango da Herri Antzokira, eta harekin solasaldia egingo dute bukaeran.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/01/bizkarsoro.png)
Bizkarsoro euskal filmaren herrikako aurkezpen bira Ataunera iritsiko da. Emanaldia Herri Antzokian izango da, bihar osteguna (otsailak 15), 19:00etan hasita. Josu Martinez bilbotarrak zuzendutako filma da, Ipar Euskal Herrian euskararen aurkako errepresioa eta frantsestea irudikatzen duena. Emanaldiaren ondoren Manex Fusch aktorearekin solasaldia egin ahalko da.