Errugbi entrenamenduak haurrentzat Beasaingo futbol zelaian
Datorren astetik hasita, astelehenero, Loinatz futbol zelaian entrenatu ahal izango dute 12 urtetik beherako haurrek. Ordizia Rugbik antolatuta, herritik atera gabe gaztetxoek errubgian jokatzeko aukera izatea da helburua.
Haurren artean errugbia sustatzeko helburuarekin, Beasaingo Igartza Futbol zelaian, datorren astetik aurrera, errugbian jokatzeko aukera izango da, Ordizia Rugbiren ekimenez, Errugbia etxera hurbiltzen dizugu lemapean. 12 urtetik beherako haurrentzat izango da, eta astelehenero, 18:00etan hasita entrenatuko dute. Saio hauetan, Ordizia Rugbiko goren mailako taldeko jokalariek parte hartuko dute haurrekin batera.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute norbere ikastetxean edo larunbatetan, zapi-rugbi partiden ondoren.
Momentuz, Beasainera zabalduko dute errugbia, baina poliki-poliki beste herri batzuetan ere aukera ematea da klubaren asmoa.