Hiru pilotari goierritarrek San Frantziskoko Euskal Jaietan jokatuko dute
Beñat Garmendia eta Beñat Azketa beasaindarrak eta Iban Matxinandiarena zegamarra dira Euskal Pilota Selekzioarekin Amerikako Estatu Batuetan jokatuko dutenak.
Beñat Garmendia (Lapke), Beñat Azketa (Tartaloetxe) eta Iban Matxinandiarena (Tartaloetxe) pilotari goierritarrak Amerikako Estatu Batuetara bidean daude, San Frantziskon (Estatu Batuak) ospatuko den Euskal Jaietako pilota jaialdian parte hartzeko. Estatu Batuetara bidean, une honetan, Munichen (Alemania) dago Euskal Herritik abiatu den pilotari taldea, tartean hiru pilotari goierritarrak. Euskal Pilota Federazioak, urtero, euskal ligan irabazle izan den bikotea eta urte osoko emaitzen sailkapenean lehenengo eta bigarren gelditu direnak saritzeko modua da bidaia. Larunbatean eta igandean jokatuko dituzte partidak.
Urtean zehar egindako lan ona saritzeaz gain, badira beste helburu batzuk ere, hala nola, Euskal Pilota Selekzioari ikusgarritasuna ematea, euskal pilota munduan zehar hedatzea, eta nazioarteko euskal pilotako federazioekin harremanak sendotzea.