Korrika antolatzeko bigarren bilera, gaur, Zerainen

Korrikaren etorrera eta aurretik egingo diren ekintzak antolatzeko bigarren bilera deitu dute gaur arratsalderako Zerainen. 18:00etan elkartuko dira, kultur etxean. Interesa duten herritar guztiei egin diete bilerara gerturatzeko gonbita.