Larunbatean egingo dute Zuhaitz Eguna Itsasondon
Hamaiketakoa eta landare kopurua prestatzeko, aurrez izena eman behar dute parte hartu nahi dutenek.
Zuhaitz eguna Itsasondon.Itsasondoko Udala Aurten ere Zuhaitz Eguna ospatuko dute Itsasondon. Larunbatean izango da. 10:00etan plazan elkartuko dira eta landatze gunera joango dira elkarrekin parte hartuko duten herritarrak. Parte hartzeko izena eman behar da, landare kopurua eta hamaiketakoa prestatu ahal izateko. Udaleko webgunean dago izen-emate esteka.













