Legorretako inauteriak, gazte asanbladaren eskutik
Larunbatean 12:30ean botako dute txupinazoa gaztetxetik. Arratsaldean izango da mozorro desfilea.
Legorretako inauteriak. Artxiboko irudia.Kerman Garralda Astebete beranduago ospatu ohi dituzte inauteriak Legorretan, Legorretako Gazte Asanbladak antolatuta. Aurten ere egitaraua prestatu dute, astebururako. Ostiralean, 23:00etan, futbolin txapelketa egingo dute. Larunbatean, berriz, 12:30ean txupinazoa botako dute gaztetxetik, eta 18:00etan mozorro desfilea izango da. Gaua DJ Lymak girotuko du. Herritarrak deitu dituzte mozorrotuta ateratzera.












