Musika eskolaren inguruko galdetegia zabaldu du udalak
Ahalik eta jende gehienak parte hartzea eskatu dute. Zerbitzuaren balorazioa egiteko baliagarria izango delako jarri dute abian. Galdetegia osatzeko azken eguna hilaren 23a izango da.
Legorretako Udalak musika eskolaren inguruko galdetegia zabaldu du. Zerbitzuaren eta erabileraren ingurukoa da. Zerbitzuaren balorazioa egiteko baliagarria izango delako jarri dute abian. Herritarren ikuspuntua jaso nahi dute horretarako. Anonimoa da eta erantzuteko azken eguna otsailaren 23a izango da. Herritar guztiak deitu dituzte galdetegia osatzera, eta ahalik eta jende gehienak parte hartzeko eskatu dute. Hemen bete daiteke.