Titzina taldearen ‘Buho’, Antzerki Garaia zikloko laugarren emanaldian
Ostiralean izango da, Beasaingo Usurbe Antzokian. Sarrerak salgai daude.
Antzerki Garaia zikloaren laugarren emanaldia izango da etzi, ostirala, Beasaingo Usurbe Antzokian, 20:30ean. Titzina taldearen Buho antzezlanaz gozatzeko aukera izango da.
Antzezlan honetan, Pablo izeneko aztarnategi paleolitikoetan espezializatutako antropologo forentseak, amnesia larria eragin dion iktusa pairatu du. Oroimenaren aldeko barne bilaketa baten aurrean jartzen da, bere oroitzapenak, azken batean, bere nortasuna, berreskuratzeko. Diego Lorcak eta Pako Merinok zuzendu eta antzeztuko dute.
Sarrerak 12 euroan salgai daude usurbe.eus webgunean, eta egunean bertan, leihatilan.